XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Une hartan hamabiak jo zuten, eta izpiritua desagertu egin zen, mutila ilunpetan geratu zelarik.

- Konponduko naiz esan zuen.

Itsuka abiatu zen, gelarako bidea aurkitu eta hantxe lo egin zuen sutondoan.

Hurrengo goizean etorri zen berriro Erregea eta esan zion: - Dagoeneko badakizu zer den beldurra.

- Ez erantzun zion, ez dakit; hemen izan dira nire lehengusu zena eta diru asko erakutsi didan gizon bizardun bat, baina ez dakit zer den beldurra.

Orduan esan zion Erregeak: - Zuk ezsorgindu duzu gaztelua eta nire alabarekin ezkonduko zara.

- Guzti hori ongi dago erantzun zion baina, hala eta guztiz ere, oraindik ez dakit zer den beldurra.